Puntuazioa

TEORIA

 


ORIXE. SANTA KRUZ APAIZA (LIZARRAGARI)

"Mandataria bidalitza Uitzira jaitsi nintzen, eta han egon nintzen erantzunaren begira, arratsaldeko bostak arte. Alfer-alferrik:nire gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara jo zuen, eta nik Leitzara gau egitera. Han nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko, apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori niri egin arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez, giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta. Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen, eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan, Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati, doala Igantzira, ni aipatu ere gabe.
Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa azal-huskeria eta itxurakeria da. Garbi-garbi hitz egingo dut, ohi bezala: ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean jartzen dut, eta adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea.


   Euskaltzaindiaren euskal hiztegiaz. Mitxelena


Euskaltzaindiak euskal hiztegi bat, euskal hitzak euskaraz azaltzen dituena, egitea erabaki duenez gero, hitz bitan agertuko dut neure horrezazko iritzia.
Edozein gauza egiterakoan,  norentzako eta zertarako ari garen galdetzen diogu, edo galdetu behar genioke behintzat,  geure buruari. Orobat hiztegi bat egiterakoan.
Hiztegi horrek ez luke izan behar, ene ustez, Azkue eta Lhanderen hiztegien bikoa, erretratua edo irudi hizkuntzaz aldatua, erabiliko dutenak ez baitira Azkue-Lhanderengana jotzen dutenak berberak, eta berdindu nahiko duten egarria ere ez baita berbera.
Jakite-lanetarako -eta beste edozein hiztegirako oinarri gisa ere bai behar-beharrezkoa dugu erabateko hiztegia(<<General>> esan nahi dut),  hango eta hemengo euskalkietako hitzak eta hitzen aldaerak jasoko dituena eta,  oraingoak ez ezik, baita antzinako euskal ondasunak eta hondakinak ere bilduko dituena. Oso-osoan ez bada ere, horrelako zerbait badugu aipatu ditudan hiztegietan, horien osatze eta zuzentzeari ezin hobeki deritzat, baina ez dut uste hiztegi horiek berberak dauden -daudenean, euskarara bihurtu beharrik daukagunik. Zer aurreratuko genuke horrenbestez, hiztegi horiek darabiltzatenek erdara bai baitakite?
Hiztegia behar duten euskaldunak idazleak, hizlariak eta jakina irakurleak eta entzuleak dira. Horientzat hiztegiak gidari beharko du izan, bide-erakusle, eguneroko hizkera baino goragoko batera gidari, nahiz goragokoak, nonahi gertatzen den bezala, beheragokoan finkatua eta errotua izan.
Gidaria baldin bada, eta Euskaltzaindiaren izenpean dabilen hiztegia gidaritzat dute hartuko, ez du aukera, hautaera, irakurlearen eskuetan utzi behar ezinbestean baizik  horretarako baita Euskaltzaindi. Ezin ditzake hiztegian, beraz, hitz guztiak ezar, ez ditu erabat ipini behar eta, nahi balu ere, ezinezko lana hartuko luke.
Ez Azkuek, ez inork ez ditu euskal hitzen aldaera guztiak sartu. Erdaltzalerik amorratuenak ere ez ditu hiztegian hitzez eta izkribuz erabiltzen diren erdal hitzak erabat onartu, garbitzailerik porrokatuenak ere ez ditu asmatu izan diren hitz berri guztiak berenganatu. Aldez aurretik bada mugak landatu behar, zein eta zenbat hitzen aldaera jasoko ditugun hiztegian. Iritzi zaharrak eta zaharkituak ere bai egungo eguneko

No hay comentarios:

Publicar un comentario