Perpausak

TEORIA

 


ARIKETAK
Perpaus motak identifikatu. 1. ariketa
    1. Arratsaldean etorri ezean (Menpeko. Baldintzakoa), ezin joango gara.
    2. Asko gustatzen zait garagardoa, baina (Juntadura. Aurkaritzazkoa) ardoa edanen dut.
    3. Bost euroko billetea oso txiki eta (Juntadura. Emendiozkoa) itsusia da.
    4. Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere. (Menpeko. Kontzesiboa)
    5. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere. (Juntadura. Alborakuntza)
    6. Gaur ikusitako mutila (Menpeko. Erlatibozkoa) oso ongi ezagutzen dudala (Menpeko. Konpletiboa) uste dut.
    7. Ikusi duzun ala ez (Menpeko. Zehar galdera) jakin nahi dut.
    8. Internet gustuko dut, asko ikasten dudalako.(Menpeko. Kausazkoa)
    9. Mikel deitzeko (Menpeko. Konpletiboa) esan diot.
    10. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu. (Perpaus bakuna)
    11. Zu etorri bezain laster (Menpeko. Denborazkoa) joanen naiz.
    12. Zuk tontakeriak esan arren, (Menpeko. Kontzesiboa) ez zara batere barregaria.
    13. Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen. (Menpeko. Kontsekutiboa)
    14. Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko (Menpeko. Konpletiboa) erran diodan. (Menpeko. Kontzesiboa)
    15. Lana bukatu ondoan (Menpeko. Denborazkoa) etxera joan eta (Juntadura. Emendiozkoa) ohatzean sartu zen.

    Perpaus motak identifikatu. 2. ariketa  

    1. Aita hil zenean,(Menpekoa, Denborazkoa) ni etxean nintzen.
    2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak (Menpeko, Erlatibozkoa) ez ziren oso txukunak izan.
    3. Ezin zuen autoa gidatzen (Menpeko, Konpletiboa) ikasi (Menpeko, Kontsekutiboa), hain zen traketsa.
    4. Bilerara joan nintzeneko (Menpeko, Denborazkoa), batzordeburua han zen.
    5. Hori hola denez gero (Menpeko, Kausazkoa), ez naiz agertuko.
    7. Zuek ez zarete ni bezain mozoloak (Menpeko, Konparaziozkoa).
    8. Herrira etortzen zen bakoitzean (Mepenko, Denborazkoa) mozkortzen zen.
    9. Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren. (Menpeko, Zehar galdera)
    10. Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan. (Menpeko, Helburuzkoa)
    11. Dutxatu ondoan (Menpeko, Denborazkoa), jantzi eta (Juntadura, Emendiozkoa) berehala sukaldera hurbildu zen.
    12. Nik lagundu nahi diot, baina (Juntadura, Aurkaritza) berak ez du inola ere hori egitea (Menpeko, Konpletiboa) nahi.
    13. Hemen gelditu behar duzu ala (Juntadura, Hautakaria) tabernara etorri behar duzu?
    14. Noiz bukatuko duzu lana? (Perpaus bakuna, Galdera)
    15. Gauzak okertuko zirela (Menpeko, Konpletiboa) erran zigun, eta (Juntadura, Emendiozkoa) berehala okertu ziren.
    16. Zuk esan zenuen moduan (Menpeko, Moduzkoa) egin nituen nik arrautzopilak.
    17. Aitatxik erranikakoak (Menpeko, Erlatibozkoa) kontuan hartu eta (Juntadura, Emendiozkoa) lan hura utzi nuen.
    18. Mendian ginelarik (Menpeko, Denborazkoa) izan zen elur-jausia.
    19. Ogia erosteko (Menpeko, Helburuzkoa) eman nion dirua (Menpeko, Erlatibozkoa) galdu zuen.
    20. Bazkaldu aurretik (Menpeko, Denborazkoa) mahaia bedeinkatu behar zela (Menpeko, Konpletiboa) erakutsi ziguten.
                         Perpaus ariketa
Erran zein diren eta zer motatakoak testuotako perpausak
A)
Etxetik atera baino lehen (Menpeko. Denborazkoa) komeni izaten da atea ongi itxi duzun (Menpeko. Zehar galdera) begiratzea (Menpeko. Konpletiboa), azken aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira Iruñeko hainbat etxetan (Menpeko. Kausazkoa), baita hutsik ez daudenetan ere (Lokailuen bidez loturikoa. Emendiozkoa). Alegia, lapurrei ez zaie asko axola etxebizitza batean jendea bizi den ala ez. (Menpeko. Zehar galdera) Haiek, bestelako lanik ez dutelako (Menpeko. Kausazkoa) edo (Juntaura. Hautakaria) lan egiteko (Menpeko. Helburuzkoa) gogorik ez dutelako (Menpeko. Kausazkoa), dirua nahi dute, eta (Juntadura. Emendiozkoa) horretarako metodorik azkarrena etxe batean sartu eta (Juntadura. Emendiozkoa) harrapatzen duten guztia (Menpeko. Konpletiboa) eramatea (Menpeko. Konpletiboa) da.
B)
Aspaldikoa eta (Juntadura. Emendiozkoa) ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan (Perpaus bakuna). Batak harro botatzen du (Perpaus bakuna): «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta (Juntadura. Emendiozkoa) BMWa dauka. Eta lana bukatzen badu lauretan (Menpeko. Baldintzazkoa), laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are harroxkoago (Menpeko. Konparaziozkoa) erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta (Juntadura. Emendiokoa) ez dauka auto garesti horietakoa, baina (Juntadura. Aurkaria) lana lauretan bukatzen badu (Menpeko. Baldintzazkoa), laurak hamar gutxitarako iristen da etxera».
Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako egunero txintxo fitxatzen zuena(Menpeko. Erlatibozkoa). Beroki handiarekin etortzen zen (Perpaus bakuna). Azpialdetik kamisoia (Perpaus bakuna). Eta fitxatu ondoren (Menpeko. Denborazkoa) etxera itzultzen zen gosaltzera (Menpeko. Helburuzkoa), bederatziak aldera lanean hasteko moduan (Menpeko. Moduzkoa) egoteko (Menpeko. Helburuzkoa). Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren (Menpeko. Konpletiboa) ikuspegia ere. Bizitza osorako lan finkoa (Perpaus bakuna). Ez da gutxi gaur egun (Perpaus bakuna)! Baina bertan goxo-tasunak eraginkortasunean kalte egiten duela (Menpeko. Konpletiboa) onartzen badut ere (Menpeko. Baldintzazkoa), arriskugarri iruditzen zait aberatsen anbizio neurrigabea. Gero zorrak daudenean (Menpeko. Denborazkoa) denen artean ordaindu behar baititugu (Menpeko. Kausazkoa)!

No hay comentarios:

Publicar un comentario